EGURALDIA

Hodeien dantza zeruan

Erredakzioa 2022ko mar. 3a, 07:57

Euria egiteko aukerak gero eta handiagoak izango dira, eta elur kota 800 metrotara jaitsiko da.

Lehen orduetatik zeru estaliak izango ditugu. Euria egingo du, batez ere arratsaldean. Elur kota 1.200 metroren bueltan ibiliko da. Haize ahul-bizia egongo da, hegoko osagaikoa batez ere. Tenperatura hotzak izango ditugu eta, batez ere mendi inguruetan, izotza sor daiteke. 3 eta 8 gradu arteko tenperaturak izango ditugu, Gasteiz inguruetan bederen.

Euria ugariagoa izango da bihar. Elur kota 800-1.000 metrotara jausi daiteke. Ipar-mendebaldeko haize bizia joko du. Tenperaturei dagokienez, are gehiago jaitsiko dira, 3 eta 7 gradu artean kokatuz. Izotza sor daitekeela ohartarazi du Euskalmetek. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide