EGURALDIA

Hotz eta goibel

Erredakzioa 2022ko mar. 2a, 07:54

Bukatu dira eguzkiaz gozatzeko egunak, eta euria gurean da berriro. Tenperaturak nabarmen jaitsiko dira.

Euri pixka batekin hasi da eguna, baina goiza hobea izango dela espero da. Hobekuntzak ez du luzera iraungo, ordea, arratsaldean ere euria izango dugulako. Haizeak ahul joko du, mendebaldetik. Tenperaturei dagokienez, maximoetan nabarituko da aldaketa handiena, dezente jausiko direlako: 4 eta 10 gradu artean ibiliko da galinstanoa. 

Bihar are kaxkarragoa izango da eguna, hodeiak eta euria izango ditugulako lagun. Haizeak ez du gogorregi joko, eta horrek eguna zertxobait eramangarriagoa egingo du bederen. Hozteko joeran jarraituko dute tenperaturek, 3  eta 9 gradu artean kokatuta.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide