San Prudentzioko haurren danborradan parte hartzeko dei egin dute

Erredakzioa 2022ko mar. 1a, 10:30
Haurren danborrada, 2018ko San Prudentzioko jaietan. / Argazkia: QUINTAS (AFA)

7 eta 14 urte bitarteko umeak aurtengo San Prudentzioko danborradan parte hartzera animatu dituzte Aldundiak eta Gasteizko Danborraden Elkarteen Taldeak.

Pandemiaren azken bi urte latz hauen ostean, pixkanaka normaltasunera itzultzen ari dira ospakizunak. Lehenbiziko geltokia inauteriak izan dira, eta bi hilabete barru iritsiko dira San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren jai arabarrak.

Testuinguru horretan, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Danborraden Elkarteen Taldeak haurren danborradan parte hartzeko dei egin diete 7 eta 14 urte bitarteko adingabeei. Ekitaldia apirilaren 28ko arratsaldean izango da, San Prudentzio egunaren bezperan.

"Aurten bai egongo dira Arabako Jaiak, oraindik ere bizi ditugun baldintzekin eta errealitatearekin, baina, zalantzarik gabe, jaiak direla esango dugu, bi urteren ostean, haietan jai espiritua behin ere galdu ez dugun arren" adierazi zuen atzo Ana Del Val Kultura diputatuak, Leire Betolaza Danborradaren zuzendariarekin batera eskainitako prentsaurrekoan.

Bi nobedade nagusi izango dira aurtengo haur danborradan: alde batetik, jantziak berritu dira; bestetik, aurtendik aurrera, Danborraden Elkarteen Taldeak egoitza propioa izango du, elkartearen jarduera zein bilerak egiteko, eta baita jantziak eta materiala gordetzeko ere.

Nola parte hartu?

Bere aldetik, Betolazak izen-emateen eta entseguen inguruko xehetasunak eman zituen:

  • Adin-tartea: 7 eta 14 urte bitarteko umeak; jantziak amaitu arte.
  • Rolak: danborrariak, barril joleak, soldaduak, sukaldariak eta miñoiak.
  • Fidantza: 50 euroko fidantza eskatuko da. Laboral Kutxa: ES43 3035 0080 98 0800028219. Ordainagiriaren bi kopia eskuratu behar dira. Lehenengoa jantzia jasotzean emango zaio antolakuntzari, eta bigarrena itzultzean. Une horretan, itzuli beharreko fidantzaren zenbatekoa jasotzen duen txeke bat emango da.
  • Jantziak hartzea eta itzultzea: Santuaren Etxea Jauregia (Armentia).
    • Janzkiak eta danborrak: martxoaren 9an, 10ean eta 11n, 18:30etik 20:00etara. Itzultzea: maiatzaren 11n, 12an eta 13an, 18:30etik 20:00etara.
    • Haur majorette eta kantinerak: martxoaren 25ean, 18:30etik 20:00etara. Itzultzea: maiatzaren 13an, 18:30etik 20:00etara.
  • Entseguak, nagusiki Iradier Arenan (sarbidea 7 zenbakiko atetik):
    • Danborrak: martxoaren 14, 16, 21, 23, 28 eta 30ean, eta apirilaren 4, 6, 11, eta 20an. Ordutegia: 19:15etik 20:10era.
    • Majoretteak: martxoaren 1, 3, 8, 10, 15, 17, 22, 24, 29 eta 31an, eta apirilaren 5, 7, 12, eta 26an. Ordutegia: 19:30etik 20:15era.
    • Kantinerak: martxoaren 15, 17, 22, 24, 29 eta 31an, eta apirilaren 5, 7, 12, eta 26an. Ordutegia: 19:30etik 20:15era.
    • Entsegu nagusia: apirilaren 24an, 10:30ean.

Gainera, haur danborradan parte hartzen duten umeek motxila bat jasoko dute opari bezala. Informazio gehiago eskuratu daiteke danborrada@gmail.com helbide elektronikoaren edo 654 370 157 telefono zenbakiaren bitartez.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide