EGURALDIA

Aldez aurretiko udaberria

Erredakzioa 2022ko martxoaren 1a

Egun argitsua izango dugu gaurkoa, baina arratsaldetik aurrera hodeiak ugaritzen hasiko dira lehen loreak ikusten hasiak diren martxoaren lehen egun honetan. Biharko, berriz, zerua estaliagoa egongo da.

Eguzkitsu hasiko da asteartea, behin goizeko lainoak altxatuta. Orduak pasa ahala, aldiz, hodeiak agertzen hasiko dira, eta gau partean estalita egongo dela espero da. Hegoaldeko haize ahul-bizia izango dugu. Puntu zehatzetan izotzaldiren batean egon badaiteke ere, oro har tenperatura nahiko epelak izango ditugu, 3 eta 14 gradu artekoak.

Bihar zeru estaliak izango ditugu, eta egunaren lehen partean euria ere bota dezake. Bigarren partean zeru argiagoa ikusi ahalko dugu. Norabide aldakorreko haizea ahula izango dugu. Minimoek gorago egingo dute, 5 gradutik hasita. Maximoak, berriz, beherago, 12 gradutik pasa ezinean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago