'Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta' aurkeztuko dute Oihanederren

Erredakzioa 2022ko ots. 28a, 18:49

Joan Mari Torrealdaik ia bukatuta utzi zuen liburua aurkeztuko dute. Joanmari Larrartek egingo du aurkezpena, eta ondoan izango ditu Xabier Rico eta Edurme Begiristain.

Joan Mari Torrealdaik ia amaitua utzi zuen Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta liburua aurkezteko solasaldi zikloa egiten ari dira Berria, Elkar eta Jakin fundazioa, eta martxoaren 2an Gasteizen egingo du geldialdia. Oihaneder Euskararen Etxean izango da, 19:00etan.

Torrealdaik hasitako memoria lanari bukaera eman dion Joanmari Larrartek egingo du liburuaren aurkezpena eta ondoan izango du Xabier Rico gasteiztarra, hiriburuan sortu zen batzordean aritutakoa. Edurne Begiristain Berriako kazetariak gidatuta, Euskaldunon Egunkariaren historia zein haren itxierak piztu zuen herri mobilizazioa ekarriko dituzte gogora.

Itxierari erantzuna

Joan Mari Torrealdaik Egunkariaren sorrerako hainbat gauza argitu beharra sentitzen zuen, gero itxiera ekarri zuen tesiari erantzutekoa, besteak beste: Egunkariaren sorreraren atzean ez zegoela ETA, euskalgintza eta gizarte zibila baizik. Bere artxibo sakona arakatuz osatu du sorreraren inguruko kontaketa xehetasunez betea. Izan ere, ingurukoek kontatzen dute ia modu obsesiboan bildu ohi zuela informazio guztia. Egunkaria posible egin arteko negoziaketak dira horren adibide, nahiz Torrealdaik berak hitzaurrean gogoratzen duen berak sortua ez dela historia, oinarrian ikerketa egon arren bera gertuegi dagoelako horretarako.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide