46 urte bete dira Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) aldarrikatu zutela, eta urtemuga kalera atera dute Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan. Ospakizunik ez dela gogoratu dute, eta "gerra betean" daudela nabarmendu. "Berriz ere salatu behar dugu Marokok okupatutako Mendebaldeko Saharako lurraldeetan gero eta errepresio handiagoa dagoela, eta gure haserrea adierazten dugu, agintari sahararrekin batera, gertatzen ari denaren aurrean Nazio Batuek eta Estatu Espainiarrak duten isiltasun konplizeagatik".
Mendebaldeko Sahararen gaia ez dela krisi humanitarioa berretsi dute, "konpondu gabeko kolonialismo arazoa" baizik. "Enpresek eta erakundeek beste alde batera begiratzen dute, Marokoko erregimenarekin nazioarteko legedia nabarmen urratzen dituzten akordio garrantzitsuak sinatzen dituzten bitartean, ekonomiaz, migrazioaz eta defentsaz".