EGURALDIA

Otsaileko azkena, oskarbi

Erredakzioa 2022ko otsailaren 28a

Astelehen eguzkitsua izango dugu, eta bihar berdin jarraituko du giroak; astearte gauean, ordea, zerua zertxobait ilundu daiteke.

Egun osoan zehar Eguzkia ikusi ahalko dugu, goizeko lanbroak altxatzen direnean bederen. Gau partean, halere, goi hodei batzuk egongo dira. Hego osagaiko haize ahula joko du, zenbaitetan gogorrago. Tenperaturak, gorako joeran mantenduko dira: 2 eta 14 gradu artekoak espero dira.

Martxoko lehen eguna ere antzera esnatuko da, eta batez ere goizean oskarbi mantenduko da. Arratsaldean hodei batzuk agertuko dira, eta horiek pilatzen joango dira gauerako. Haizea bere horretan mantenduko da, hegoaldetik, ahul. Biziago egongo da goizean goiz eta gau partean. Tenperaturak ere, antzera. Gauez izotza sortu badaiteke ere, 3 eta 14 gradu arteko aldea espero du Euskalmetek.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago