EGURALDIA

Noraezean

Erredakzioa 2022ko otsailaren 25a

Gaur hodeiak izango ditugu, batez ere goizean. Asteburuan, joera garbirik ez da izango: hodeiak eta eguzkia tartekatuko dira. 

Zeru hodeitsua izango dugu, batez ere goizean, prezipitazioren bat uzteko adina. Baina pixkanaka ortzia garbitzen joango da, eta hodei gutxiago izango ditugu arratsaldean. Haizeak ipar-ekialdetik joko du, ahul, baina haizeguneetan zakarrago jo dezake. Elur kota 1.000-1.100 metrotan kokatuta egongo da. Izotza sor daiteke zenbait puntutan. Termometroa ez da 8 graduetatik pasako.

Asteburuari begira, joera garbirik ez da egongo zeruetan: larunbat goizean ortzi garbiagoak izango ditugu, baina gero estaliko dira berriz. Haizeak gogorrago joko du. Igandean hodei gehiago izango ditugu, baina egunaren azken partean berriro argituko du. Tenperaturak ez dira asko aldatuko: 0 azpitik hasita 10 gradutara iritsi arte.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago