EGURALDIA

Goibeldu da giroa, baita Araban ere

Erredakzioa 2022ko ots. 24a, 08:04

Datorrena datorrela, hodeiak izango dira datozen orduetako protagonistak, noizean behin Eguzkia ere ikusi ahalko dugun arren. 

Goizean goizetik hodeiak izango ditugu, erdi eta goi mailakoak, batez ere. Eguna aurrera joan ahala, hodeitza handituko da. Elur kota 1.300-1.500 metroren bueltan kokatuko da. Lehen orduetan haizeak ekialdetik joko du, ahul, baina arratsalderako ipar osagaia hartuko du, indartsuago. Zenbait puntutan izotza sor daiteke, eta termometroa 2 eta 9 gradu artean ibiliko da. 

Bihar oso hodeitsu hasiko da eguna, eta euria ere egin dezake, baina pixkanaka hodeiak gutxitzen joango dira. Elur kota dezente jaitsiko da, 1.000 metroren inguruan kokatuz. Ipar-ekialdetik joko du haizeak, ahul-bizi, zenbait bolada gogorrekin. Izotza sortzeko arriskua bere horretan mantenduko da, eta tenperaturen tartea 1 eta 8 gradu artean kokatuta egongo da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide