EGURALDIA

Zeru garbiak gaurkoan ere, bereziki goizean

Erredakzioa 2022ko otsailaren 23a

Termometroak azken egunetako joera mantenduko du, hotzetik bero goxora: zero azpitik hasita, 14 graduraino igoko da tenperatura.

Atzokoaren ildotik joango da gaurko eguna. Goizean goizeko lainoak kenduta, ateri geratuko zaigu zerua. Arratsaldean hodeiak agertuko dira, baina erdi eta goi geruzetan egongo dira. Haizea, ahul; gehienetan hegoaldetik. Tenperaturen tartea 0 azpitik 14 gradu artekoa izango da. Halere, Euskalmetek abisu horia ezarri du gau honetan, izotza sortzeko arriskuagatik.

Biharko, erdi eta goi hodei horiek mantenduko dira, eta arratsalde parterako zerua estalita geratuko dela aurreikusi du meteorologia agentziak. Elur kota 1.300 metroren inguruan ibiliko da. Haizeak mendebaldetik joko du goizean, baina egunaren amaieran indartuko da, iparraldeko osagaia hartuta, gainera. Galinstanoa 2 et 10 gradu artean ibiliko da. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago