Buesa eta Diez gogoratu dituzte senide eta alderdiek

Erredakzioa 2022ko otsailaren 22a

Senideak, alderdiak eta erakundeetako ordezkariak izan dira omenaldian. / Fernando Buesa Fundazioa

Besteak beste, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea eta Ramiro Gonzalez ahaldun nagusia izan dira ekitaldian.

Duela 22 urte ETAk hildako Fernando Buesa eta Jorge Diez oroitu dituzte gaur goizean egindako ekitaldian. Arabako PSE-EEko buruaren eta haren bizkartzainaren omenez, senideek lore-eskaintza egin diete, urtero legez, alderdi politikoetako eta erakundeetako hainbat ordezkarirekin batera, euren oroigarri jarritako monolitoaren aurrean.

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea eta Ramiro Gonzalez ahaldun nagusia izan dira ekitaldian bildutakoen artean. Eusko Jaurlaritzaren izenean, berriz, besteak beste, Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua, Idoia Mendia bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburua eta Beatriz Artolazabal Berdintasun sailburua izan dira. Eta alderdietako ordezkarien artean, besteak beste, Andoni Ortuzar EAJko EBB Euzkadi Buru Batzarreko lehendakaria, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia eta Maddalen Iriarte EH Bilduk legebiltzarrean duen bozeramailea.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago