Eduardo Anituak jasoko du Arabako Domina

Erredakzioa 2022ko ots. 22a, 12:07
Ahoko inplantologia eta medikuntza birsortzailea jorratzen ditu Anituak . E. ANITUA

Haren lana goraipatzeaz gain, Arabari "ospe handiena" eman dion pertsonetako bat dela babestu du aldundiak.  

Ahoko inplantologian eta medikuntza birsortzailean egindako "lan luze eta bikainagatik", Arabako Foru Aldundiak Eduardo Anitua medikuari eman dio 2022ko Arabako Domina.

Gaur eman du erabakiaren berri foru erakundeak, astearteetako ohiko gobernu kontseiluaren ostean. 

Urte hauetan guztietan Anituak erakutsitako "izaera berritzailea" nabarmendu du aldundiak, eta erantsi du Arabari "ospe handiena" eman dion pertsonetako bat izan dela. Horrez gain, egindako "dibulgazio lana" aipatu dute.

BTI Biotechnology Institute izenekoaren sortzaile eta zuzendari zientifikoa da Anitua. Horrez gain, EHUko Medikuntza Birsortzailearen eta Ahoko Inplantologiaren Unibertsitate Institutua zuzentzen du.

Anituak San Prudentzio egunean jasoko du domina, apirilaren 28an. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide