EGURALDIA

Egun polita geratuko zaigu deskalabru baterako

Erredakzioa 2022ko ots. 22a, 08:04

Titanic ontziko musika bandaren irakaspenei jarraiki, zeruari begira jarriko gara, sortaldetik datozen gerra hotsen aurrean ezikusiarena eginez: lasai ba, egun eguzkitsua daukagu aurrean. 

Goizean goizeko lainoak izan ezik, gainerakoan zeru garbiak izango ditugu gaur. Egotekotan, hodei altuak izango dira. Norabide aldakorreko haize ahula egongo da, gau partean zerbait azkartuko bada ere, ipar osagaia harturik. Oro har, 1 eta 14 gradu artean ibiliko da termometroa, baina Euskalmetek abisu horia eman du, zenbait puntutan izotza sortzeko arriskua dagoelako. 

Biharko, atzeko patroia espero da: hasierako lainoak altxatuta, oskarbi. Arratsaldean hodei gehiago izango ditugu. Eguna borobiltzeko, haize ahula izango dugu, hegoaldeko osagaiarekin. Tenperaturak bezperaren ildotik joango dira: 2 eta 15 gradu artean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide