Bozketa bukatu da
Prest! 86
Prest!
Lurra esnatu da 85
Lurra esnatu da
Animalien dantza 80
Animalien dantza
Koloreztatu zuri-beltza 25
Koloreztatu zuri-beltza
Inauteriak txikien eskuetara hurbiltzen 17
Inauteriak txikien eskuetara hurbiltzen
Garaiotarrak -Okarizko inauteriak- 16
Garaiotarrak -Okarizko inauteriak-
Hiru, bi, bat... 9
Hiru, bi, bat...

Argibideak

Argazki lehiaketa berria antolatuko dugu ALEAn, aurtengo inauterietako irudiak biltzeko asmoz. Bi sari egongo dira: boto gehien lortzen dituen argazkiaren egileak Victofer dendako saski bat irabaziko du; epaimahaiak aukeratutako irabazleak, berriz, Errigorako saski bat.

Bi urteren ostean, inauteriak nolabaiteko normaltasun batekin itzuli dira gurera. Joan den asteburuan, otsailaren 19an, lehen hitzordua izan genuen Araban, Ilarduia, Egino eta Andoineko herri inauteriekin. Datozen egunetan, lurraldeko bazter gehiagotara zabalduko da ospakizuna. Eta zuek, nola bizi izan dituzue? Nola biziko dituzue?

Zuen kamerarekin zein telefonoarekin harrapatutako irudi zoragarri horiek ikusi nahi ditugu; bizitako momentu bitxi eta berezi horietako argazkiak nahi ditugu. Inauteriak oinarri dituen edozein argazkik balioko du lehiaketan parte hartzeko: zuen mozorroak edo beste batzuenak, desfileak, inauterietako dekorazioa... Etxean, eskolan, kalean, elkartean, txokoan, tabernan, saltokian, lantokian edo gaztetxean ateratakoak.

Gainera, bi sari zoragarri banatuko ditugu, ospakizuna behar bezala ospatzeko:

  • Victofer dendako saski bat: publikoaren artean boto gehien lortzen dituen argazkiaren egilearentzat.
  • Errigorako saski bat: ALEAko lantaldeak osatutako epaimahaiak aukeratutako argazkiaren egilearentzat.

Ez izan lotsarik, etxean zein kalean klik egin, eta bidali zure argazkia.

Epeak

  • Argazkiak bidaltzeko azken eguna martxoaren 6a —igandea— izango da (23:59ak arte). 
  • Bozketa epea martxoaren 7tik 13ra —igandea— bitartean zabalik egongo da (23:59ak arte).
  • Irabazlea martxoaren 14an —astelehena— jakinaraziko da ALEAren webgunean.