EGURALDIA

Ea, nola esan… hodeiak, bai

Erredakzioa 2022ko ots. 21a, 07:46

Gaur hodeiak izango ditugu lagun, eta baita euri tantaren bat. Bihar zeru garbiagoak izango ditugu, eta aurpegian eguzki pixka bat jasotzeko parada izango dugu, aste luzeari begira pilak kargatzeko.   

Zenbait lainorekin hasiko dugu astea, eta zerua estalita. Eguerdi aldean eta arratsaldean ostarteren bat egon daiteke. Gauez hodeiak gutxitzen joango dira. Euria egin dezake ere, batez ere goizean. Haizeak mendebaldetik joko du, ahul-bizi. Tenperatura minimoek gora egingo dute: 2 eta 10 gradu arteko aldea espero da.

Astearterako, giro txukunagoa izango bide dugu: goizean goiz lainoa eta hodeiak. Halere, hodeien kopurua bezperan baino dezente gutxiagoa izango dela espero da, eta gugandik zortzi argi minutura dagoen izar nano horia gurtzeko moduan egongo gara. Osagai aldakorreko haizea izango dugu, baina ez da izango oso gogorra. Oraingoan maximoak izango dira gorago egingo dutenak: 1 eta 13 gradu artean ibiliko da termometroa.  

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide