EGURALDIA

Hodeiak pilatuko zaizkigu asteburuan

Erredakzioa 2022ko otsailaren 18a

Gaur eguzkiaz gozatzeko aukera izango dugun arren, datozen egunotan txarrera egingo du.

Hodei gutxi izango ditugu goizean, baina arratsalderako hodei gehiago pilatuko dira. Elur kota 1.000-1.200 metroren bueltan finkatuko da gauean. Haizeak hegoaldetik joko du, ahul-bizi gehienetan. Tenperaturetan ez da espero aldaketa nabarmenik: 5 eta 15 gradu artean kokatuko da galinstanoa. 
 
Larunbatean hodei horiek mantenduko dira, zeru oso estaliak eta prezipitazioren bat utzita. Arratsaldean hodeiek gutxitzera joko dute, ordea. Elur kota 800-1000 metro artean egongo da. Ipar haizea izango dugu, eta tenperaturak jaitsiko dira.

Igandean gauzak antzera ibiliko dira: zeru estaliak izango ditugu buru gainean, eta agian euria ere. Mendebaldeko haizeak joko du, eta izotza ere egin dezake zenbait puntutan. Zero gainetik ibilita ere, termometroak ez du 10 graduen langa gaindituko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago