EGURALDIA

Hodei eta izpien artean

Erredakzioa 2022ko otsailaren 17a

Eguzki tarte zabalak izango ditugu, baina horiek gaur arratsaldean eta bihar goizean baino ez dira nagusituko.

Zeru hodeitsuak espero dira gaurkorako, eta lainoak goizean. Hodeitzak desegingo dira orduak pasa ahala: arratsalderako zeru garbiagoak izango ditugu. Mendebalde osagaiko haize ahula egongo da. Tenperaturak 4 eta 15 gradu artean mugituko dira.

Ostiralean gauzak kontrako norabidean joango dira. Behin goizetako lainoak altxatuta, zeru garbiak izango ditugu, baina arratsaldearen amaieran egoera okertuko da, hodeiak berriro pilatuko direlarik, eta horiek euri pixka bat ere utzi ahal dute. Hegoaldeko haizea izango dugu, suabe, 6 eta 15 gradu arteko tenperaturekin.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago