EGURALDIA

Ortziak txukuntzera joko du

Erredakzioa 2022ko otsailaren 16a

Hodeiak ikusiko ditugu oraindik ere, baina, joera garbia aurreikusten da: gero eta zeru garbiagoak izango ditugu datozen orduetan.

Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira egunean zehar, baina orokorrean, egunak hobetzera joko du. Izan ere, arratsaldean hodeiak gutxituko dira, eta goiko geruzetan baino ez dira mantenduko. Haizeak ez du gogorregirik joko, ez bada haizegune jakinetan. Izotzaldiren bat eman badaiteke ere, tenperatura atseginak izango ditugu, 5 eta 12 gradu artekoak. 

Ostegunean gauzak are txukunago joango dira, eguraldiari dagokionez bederen. Goizean goiz lainoak agertu daitezke, eta tarteka hodeiak egon daitezke, baina, oro har, zeru oskarbiak eta eguzkia espero dira. Hegoaldeko haizea ibiliko da, eta tenperatura maximoak are gehiago igoko dira: eguneko tartea 5 eta 14 gradu artean ibiliko da. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago