EGURALDIA

Giro nahasia zeruetan

Erredakzioa 2022ko ots. 15a, 07:56

Hodeiak eta hodeiarteak tartekatuko dira datozen egunotan, haize bolada gogorrez zipriztinduta.

Zeru estaliak mantenduko dira astearte honetan, batez ere goizean. Arratsalderako horiek zerbait gutxituko direla espero da, erdi edo goi mailako hodeiak sartuko direlako. Zaparrada txikiak egon daitezke. Elur kota 800-1.000 metroren bueltan egongo da —arrisku horrengatik, abisu horia emana zuen Euskalmetek gau honetarako—. Mendebalde osagaiko haize ahul-bizia joko du, zenbaitetan zakar. Tenperaturei dagokienez, 3 eta 10 gradu arteko aldea espero da.

Asteazkenak antzeko ibilbidea izango du. Zeru hodeitsuak, baina zerua garbitzen joango da egunak aurrera egin ahala. Norabide aldakorreko haizea espero da, bolada gogor batzuekin. Tenperatura epelagoak izango ditugu, 5 eta 12 gradu artekoak. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide