EGURALDIA

Berriz ere, hodei artean

Erredakzioa 2022ko ots. 14a, 08:35

Tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira, baina hotz gehiegirik ere ez du egingo. 

Zeru oso hodeitsua iragarri dute gaurkorako. Gainera, arratsaldean eta gau partean euria egin lezake. Ipar-mendebaldetik joko du haizeak, zakar. Tenperaturei dagokienez, maximoetan nabarituko da alde gehiena, ez baita pasako 9 graduetatik. Minimoak 3 graduren bueltan finkatu dituzte, Gasteiz aldean bederen.

Bihar ere hodeitzak gurean geratuko dira, eta goizaldean zaparrada batzuk bota ditzake. Haizeak ipar-mendebaldetik ufa egingo du, bolada gogorrekin, azken orduetan hego-mendebaldeko osagaia hartuko badu ere. Tenperaturak apenas mugituko dira: 4 eta 9 artean ibiliko da termometroa.
 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago