Maixabel pelikulan Maixabel Lasaren alabaren paperean egindako lanagatik jaso du Maria Cerezuelak emakumezko aktore berri onenaren saria. Iciar Bollainek zuzendutako pelikulak, gainera, beste bi sari jaso ditu aktoreen lanengatik, Blanca Portillok aktore onenaren saria eta Urko Olazabalek bigarren mailako gizonezko aktore onenarena.
Maixabel Lasari eskaini dio lehenik saria Cerezuelak: "Asko zor dizugu, denok, aingeru bat zara". Iciar Bollain zuzendariari ostean, "aukera emateagatik" eta bere lagun eta familiari. "Eta batez ere, Maria Jauregiri, hau berarentzat eta beragatik da".
Batik bat antzerkian aritutakoa, 28 urteko gasteiztarrak TAE antzerki eskolan egin zituen lehen ikasketak eta Arte Dramatikoa ikasi zuen. Besteak beste, Los aborígenes, Último tren a Treblinka, Lotsagabe eta Un lugar donde arder lanetan aritu da taula gainean.
María Cerezuela se alza con el premio a la mejor actriz revelación por su actuación en "Maixabel".
— La 1 (@La1_tve) February 12, 2022
"Maixabel eres un ángel y te debemos mucho todo el mundo".
⭕️https://t.co/3n9qMLmeJk pic.twitter.com/Zv8k65exti
Ze poza!!!!! Zorionak, bihotz-bihotzez, Maria. Merezitako saria. Besarkada erraldoi bat ????????????#MariaCerezuela #Goya2022
— Maria Jauregi (@MJauregiLasa) February 12, 2022
Zorionak María Cerezuela por este merecido @PremiosGoya a la mejor actriz revelación. Seguro que este papel en #Maixabel es la primera de muchas grandes incursiones en el mundo del cine pic.twitter.com/Ycm3XwDmD0
— Arabako Batzar Nagusiak/Juntas Generales de Álava (@jjggalava) February 12, 2022