Zeru estaliak aurkituko ditugu gaurkoan, sakelako telefonotik begirada kendu eta gora begiratzekotan. Euria ere egin dezake, baina ez oso indartsu. Arratsalderako atertzen joango da. Haizeak ahul-bizi joko du, iparraldetik, eta gogorrago egin dezake ufa haizeguneetan. Tenperaturak positiboan mantenduko dira: Gasteizen bederen 1 eta 10 gradu arteko aldea espero izatekoa da.
Asteburuari begira, gauzak antzera ibiliko dira, zenbait orduz Eguzkia ikusi ahalko den arren. Lanbroarekin hasiko da larunbata, eta hodeiak izango ditugu, haize ahul eta aldakorrarekin batera. Izotza sortu ahalko da zenbait lekutan. Igandean atertzera egingo da goizean, baina gero hodeiak bueltatuko dira, eta gaua iristean euria ere egin dezake. Haizea ere zakarrago ibiliko da. Termometroak ez dira zero azpitik ibiliko, baina goiko aldetik ere ez dut 9-11 graduen langa pasako.