EGURALDIA

Giro eguzkitsua gaurkoan, biharko aldaketaren zain

Erredakzioa 2022ko ots. 10a, 07:58

Ateri mantenduko da osteguna, baina bihar goizean hodeiak nagusituko dira berriro. Susto laburra izango omen da, asteburua ere nahiko dotore datorrela uste baita.

Zeru garbiak izango ditugu lehen unetik; lurralde gehienean, gainera. Izan ere, lanbroak sortzeko probabilitateak txikiak direla aurreratu du Euskalmetek. Arratsalderako, ordea, behe hodeiak apurka ugarituko dira, batez ere hegoaldean. Kostaldean euria egiteko aukera egongo da ere, baina ez bide da gurera iritsiko. Haizea, ahul eta aldakor, eta tenperaturen tartea -1 eta 16 gradu artekoa izango da. 

Ostiralerako, ez egin mauka motzeko planik. Batez ere goiza oso hodeitsua izango da, eta euri pittin bat ere iritsi liteke. Arratsaldean zehar, ordea, gauzak hobetuko dira, ateriz. Iparraldeko haizeak joko du, ahul, baina haserrealdiaren ere izan dezake. Tenperatura maximoek nabarmen jaitsiko dira: 0 eta 8 gradu arteko aldea espero izatekoa da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago