Zeru garbiak Araban lehen momentutik, hegoaldean izan ezik, bertan lainoa agertuko delako. Hodei gutxi espero dira, eta haizeak hegoaldetik joko du, ahul-bizi, baina zenbaitetan bolada gogor batzuekin. Gasteizen -1 eta 14 gradu arteko tenperaturak izango direla aurreikusi du Euskalmetek. Izotza egiteko arriskua berriro azaldu da, eta, horregatik, meteorologia agentziak abisu horia eman du, bai gaurkorako zein biharkorako.
Antzeko patroia errepikatuko da bihar, baina, antza, soilik goizean. Izan ere, egunak aurrera egin ahala hodei batzuk agertzen hasiko dira –joera hori mantenduko da, eta ostiralerako egun hodeitsua espero dute–. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da. Goizean batez ere hegoaldetik joko du Eolok, baina arratsalderako norabidea aldatuko du, ipar osagaia hartuz. 3 eta 14 gradu artean ibiliko dira tenperaturak.