Astearte txukuna geratuko zaigu, baina horretaz gozatu ahal izateko, aurretik goiza lanbroak altxatu beharko dira. Halere, goizean zehar hodei solte batzuk agertu daitezkeela ohartarazi du Euskalmetek. Goizean haizeak ahul joko du, aldakor, baina arratsalde parterako indartsuagoa izan daiteke, eta hegoaldetik finkatuko da. Tenperatura minimoak antzera ibiliko dira, baina maximoak dezente igoko dira: 2 eta 14 gradu arteko aldea espero da.
Bihar ere antzera ibiliko da zerua: goizeko lanbroak altxatzean, zer oskarbia edo hodei gutxirekin. Bezperan hegoaldetiko norabidea hartua zuen haizea bere horretan mantenduko da, baina biziagoa izango da. Egunean zehar termometroak egin beharreko ibilbidea txikiagoa izango da oraingoan, baina demaseko aldaketarik gabe: 4 eta 12 gradu artean egongo dira tenperaturak.