Goizez lanbroa eta gainerako egunean zeru hodeitsuak izango ditugu Araban. Horiek arratsalde partean gutxituko direla iragarri du Euskalmetek, atertzeraino. Haize ahul-bizia ibiliko da, mendebaldetik, baina arratsaldean ipar osagaia nagusituko da. Ohi bezala, haizeguneetan zakarrago ibiliko da. Tenperatura minimoak zertxobait epelduko dira, baina izotza egiteko arriskua ez da guztiz amaitu. Gasteiz inguruetan 1 eta 10 gradu arteko aldea espero da.
Bihar goizean lainoekin esnatuko gara berriro, baina horiek alde egitean, hodei gutxi ikusiko ditugu. Hego-ekialdetik joko du haizeak, ahul-bizi. Eguzkiaren eragina termometroan nabarituko da, tenperaturen tartea 2 eta 13 gradu artean kokatuko delako.