Koronabirusa

Aire zabalean maskararen derrigortasuna bertan behera utziko dute

Erredakzioa 2022ko ots. 4a, 08:55

Aire zabalean maskara erabiltzea derrigorrezkoa zen abenduaren 22tik. / PIXABAY

Espainiako Gobernuak, Ministroen Kontseiluan bilduta, asteartean onartuko du aire zabalean maskara erabiltzeko derrigortasuna bertan behera utziko duen dekretua. Neurria ostegunean sartuko da indarrean.

Datorren asteartean, otsailaren 8an, Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak bertan behera utziko du aire zabalean musukoen derrigortasuna agintzeko abenduaren 22an ezarritako agindua. Lehenago, astelehenean, lurralde arteko ezohiko Osasun Kontseilua egingo dute; Ministroen Kontseiluaren ostean, agindu berria asteazkenean argitaratuko dute Estatuko Aldizkari Ofizialean, eta ostegunean, otsailaren 10ean, sartuko da indarrean.

Datu epidemiologikoen azken egunetako hobekuntzak ahalbidetu du maskarari kalean agur esatea. Nolanahi ere, espazio publiko itxietan derrigorrezkoa izaten jarrituko du, seigarren olatuari aurre egiteko abenduan ezarritako neurrien aurretik zeuden baldintza berberetan.

Carolina Darias Espainiako Osasun sailburuak gaur goizean eman du erabakiaren berri, SER irratian egindako adierazpen batzuetan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago