EGURALDIA

Estaliko zaigu zerua, baina asteburuan hobera egingo du

Erredakzioa 2022ko ots. 4a, 08:07

Hodeiak pilatzen joango dira datozen orduetan, eta larunbat goizean ere hala jarraituko du. Ondoren, baina, hobekuntza omen dator.

Goizeko lanbroak altxatzean, datozen orduetarako ez espero zeru garbiegirik: ostiralean zehar hodeiak lagun izango ditugu. Gero eta ugariagoak izango dira egunak aurrera jo ahala, eta arratsaldean euria ere egin lezake. Hego-mendebaldeko haize ahul-bizia izango dugu gehienetan. Adi ere izotzari. Gasteiz inguruetan 0 eta 11 gradu artekoa izango da tenperatura tartea.

Asteburuari begira, hotza mantenduko da, baina eguzkiaz bederen gozatu ahalko da. Larunbat goizean hodeiak mantenduko dira, baina arratsaldean atertzera egingo du. Haizeak ipar-ekialdeko osagaia izango du, baina ez zakarregi. Iganderako lainoak aurreikusten dira, baina gero Eguzkia ere ikusi ahal izango da goian, dotore, marianitoa hartzeko prest . Izotza sortzeko arriskua mantenduko da, tenperaturen tartea behetik joko duelako: 0 eta 7 gradu artean larunbatean, eta -1 eta 10 artean igandean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide