Gaur hasi, eta otsailaren 24ra bitarte, Aldabe gizarte etxeak Suncine ingurumen jaialdiko hainbat lan eskainiko ditu. Klima eta ingurumen aldaketek gizartearen eta antolamenduaren gainean eragingo dutenari buruz hausnartzea dute helburu jardunaldiek, antolatzaileek azaldu moduan, "baita banaka zein taldeka horrek eskatuko digun inplikazio-mailari buruz hausnarketa egiteko ere".
1993an sortu zen Suncine, ingurumen gaiak eta arazoak salatu, horien gainean irakatsi eta eztabaidatzeko ikus-entzunezko espazio bat sortzeko asmoz. 2003. urteaz geroztik, jaialdia Gasteizen ere egiten da, eta erakustaldiak edizio bakoitzeko pelikula esanguratsuenen hautaketa bat ekartzen du urtero.
Aurten, estilo eta gaien aldetik programazio aberatsa izango du jaialdiak. Gehien jorratuko den gaia nekazaritzako elikagaien eredu berri baten eraikuntza da, nekazaritza birsortzaileko esperientziak eta arrantza eta abeltzaintza eredu jasangarriagoak aurkeztuko baitituzte. Horregatik, jarduera osagarri gisa, eta jaialdiaren espirituarekin bat eginez, Slow Food Arabak solasaldi bat dinamizatuko du Kiss the Ground dokumentalaren ondoren, eta Euskadiko Hazien Sareak Emakumea eta nekazaritza Zallan – La mujer y la agricultura en Zalla film laburra aurkeztuko du, herri horretako Udalak eta Hazien Sareak berak ekoiztua. Gainera, jaialdiak autonomia energetikoarekin eta berotze globalak eragindako mehatxu larria salatzearekin lotutako esperientziak ezagutzeko aukera emango du.
Otsailak 3. Punto de no retorno. 95 min.
Otsailak 8. Solar for All. 27 min. / Bright Green Lies. 72 min.
Otsailak 10. Stolen Fish. 30 min / El tema. 68 min.
Otsailak 15. Quijotes y semillas. 88 min. /
Otsailak 16. Jarduera osagarria. La mujer y la agricultura de Zalla. 17 min. Solasaldia Euskal Herriko Hazien Sarearekin.
Otsailak 22. Mal vecino. 95 min.
Otsailak 24. Kiss the Ground. 45 min. Solasaldia Slow Foodekin.