Euskal Herriko klima atsegina da urtean zehar. Ez diogu guk, ezta meteorologoek ere. Branded content motako publizitatea egiten duen blog batean agertzen da, eta bilaketaren lehen postuetan gainera. Helduiguzue kubata —hau da, zuek guri kubata heldu (aginte era edo inperatiboan)—. Kubata ondo ulertzen da, ezta? Edonon, edonoiz, edonola, edonork har dezakeen edari mota bat da.
Norberari berea: orain arteko erruak, bota guri. Hemendik aurrerakoak, Euskalmetekoei. Haien arabera, gaur zeru oskarbiak izango ditugu, eta tenperatura nahiko txukunak: maximoek 14 gradu arte gora egin dezakete. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, baina hegoaldeko osagaia izango da nagusi. Izotza sor daiteke, bereziki mendi inguruetan.
Biharko, antzeko giroa espero da, oskarbi eta eguzkitsu, baina arratsalderako eguraldia zertxobait tristatu daiteke. Norabide aldakorreko haize ahula izango dugu. Maximoak ere antzera ibiliko dira, 12 gradutan. Minimoak, ohi bezala, zero azpitik, izotza sortzeko arriskuarekin.