Zerua oso estalita egongo da goizean goizetik, eta euri arina egin ahalko du. Elur kota 1.000 metrotan kokatuta egongo da gauean, baina egunaren amaierarako 1.500 metroren bueltan finkatuko da. Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, baina horretarako joera duten eremuetan zakarrago jo dezake. Arratsalderako, hodeiak gutxituko dira. Tenperaturak 4 eta 7 gradu artean ibiliko dira.
Asteazkenean, lainoak izango ditugu, eta baita hodei apurrak ere, baina horiek desagertzen joango dira egunak aurrera egin ahala. Haizeak aldakor joko du, gehienetan hegoaldetik. Zenbait lekutan izotza sortzeko arriskua mantenduko den arren, tenperatura maximoek nabarmen egingo dute gora, 14 gradutara iritsi arte.