Gaur zeru oso estaliak izango ditugu, eta prezipitazio ahulak izango ditugu, batez ere arratsalde eta gauean. Elur kota jaitsiko da, eta 1.000-1.200 metroren inguruan finkatuko da. Ipar-mendebaldeko haizeak joko du, ahul-bizi, baina zenbait eremutan zakarrago egin dezake. Tenperatura minimoek gora egingo dute, baina maximoak ez dira 7 gradutik pasako ere. Izotza sortzeko arrisku gutxiago izango dugu beraz.
Bihar, lainoarekin esnatuko da eguna, baina hodeiek gutxitzera egingo dute. Haizea aldakor eta ahul ibiliko da, eta arratsalderako hegoaldeko osagaiarekin finkatuko da. Tenperaturak bere horretan mantenduko dira, bezperaren antzera, 0-7 tartean.