Hodei gutxi izango ditugu gaurkoan, eta horiek batez ere Arabako hegoaldean pilatuko dira. Gainerakoan, behin goizetako ohiko lainoak altxatzean, Eguzkiak bere tokia aldarrikatuko du. Hotza mantenduko da, izotza sortzeko aukera askorekin —Euskalmetek abisu horia mantendu du, tenperatura baxuengatik—. Haizeak iparretik joko du, eta arratsaldean zakartu daiteke. Zero azpitik hasita, termometroak ez du 8 graduren langa gaindituko.
Asteburuari begira, hodeiak eta eguzkia tartekatuko dira, eta tenperaturen tartea -6 eta 10 gradu artekoa izango da. Larunbat eguerditik aurrera zabalagoak izango dira ostarteak, baina igande arratsalderako hodeiak bueltatuko dira. Eguraldiak egunotan emango digun azken menia izango da, Euskalmetenak ez diren aurreikuspen gehienek astelehenetik aurrera euria etorriko dela diotelako.