Osasun publikoa aldarrikatzeko hiriburuetan egindako manifestazioen ostean, lehen mailako arretan hainbat profil falta direla azpimarratu du Gotzone Sagardui sailburuak, eta horrek kontsulten jardueran arazoak dakartzala. Azalpen hori, ordea, zalantzan jarri dute zenbaitek; Roberto Sanchez anestesista arabarrak, esaterako, lehen arretan lanean aritu zen garaiko kontratuak erakutsi ditu sare sozialetan, "prekarietatea" agerian utzi eta "aurreikuspen falta" salatzeko.
"Hona hemen nire 2004 eta 2005eko kontratu batzuk, ez denak (eta "oporrak"). Bi ta lau orduko kontratu ugari. Imajina ezazue zer pentsatu nuen atzo Sagarduiri medikurik topatzen ez dituela entzun nionean", idatzi du Twitterren. Egun bakarreko kontratu ugari eta ordukako kontratuak ere izan zituen lan bizitzan jasota duenez.
Aitor Montes Aramaioko medikuak ere, bere aldetik, medikurik ez egotea "aitzakia" dela azpimarratu du, eta Jaurlaritzak "aurreikuspenik" ez duela egin lehen mailako arretan.
Anestesista egin aurretik, 2004tik 2008rarte, lehen arretan ibili nintzen. Hona hemen nire 2004 eta 2005eko kontratu batzuk, ez denak (eta "oporrak"). Bi ta lau orduko kontratu ugari. Imajina ezazue zer pentsatu nuen atzo Sagarduiri medikurik topatzen ez dituela entzun nionean. pic.twitter.com/Rgk7X4Riq6
— peramento (@peramento) January 25, 2022
2018: ez dago medikurik.
— Aitor Montes Lasarte (@LasarteAitor) January 24, 2022
2019: ez dago medikurik.
2020: ez dago medikurik.
2021: ez dago medikurik.
2022: ez dago medikurik.
Aitzakia bera urtero. #Osakidetza#euskaloasia pic.twitter.com/CKEPbAnCBh
Prekarietatetik ihesi, nirekin familia medikuntza espezialitatea egin zuten askok Katalunian, Kanarietan, Balearetan, pribatuan, beste espezialitate batean ala urgentzietan bukatu zuten. Hemen ez da inoiz aurreikuspenik egon. Hemen ez dira profesionalen eskakizunak entzun inoiz.
— peramento (@peramento) January 25, 2022
Medikuak ekoizteko bi gauxa behar dituzu: -Unibertsitatean plazak ateratzea. -Espezialitatea egiteko plazak eskaini.(MIR). Hau Madrilen eskuduntza da eta negoziatu behar duzu AHT legez. Erantzuna Osakidetzak eman du: 200 mediku falta dira. 2022an beste 224 erretiratuko dira.
— Aitor Montes Lasarte (@LasarteAitor) January 26, 2022