EGURALDIA

Hotza bai, eguraldi ederra ere bai

Erredakzioa 2022ko urt. 27a, 07:47

Gaur hotza eta eguzkia izango ditugu berriro, baina bihar hodei batzuk pilatzen hasiko dira. Abisu horia mantendu du Euskalmetek, tenperatura baxuak direla eta. 

Goizez lanbroak izango ditugu, baina horiek desagertzea zer garbia geratuko da. Batez ere hodeiak gauez hurbilduko dira Euskal Herrira, baina, Euskalmeten azken iragarpenaren arabera, gehienbat kostaldean geratuko dira. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, eta gau partean zertxobait zakartuko da; iparretik joko du orduan. Izotza sortuko da, izan ere, -5 eta 11 gradu arteko tenperatura tartea espero da, Gasteiz erreferentziatzat hartuz.

Ostiralean hodeiak etorriko direlakoan dago euskal meteorologia agentzia, baina ez dira iritsiko Arabako hegoalderaino. Goizetako lanbroa ere gurean geratuko da. Haizearen portaera bezperaren berdina izango da. Termometroak ez du 8 graduren langa gaindituko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago