Goizean goiz lainoa izango dugu, baina, gainerakoan, zeru oskarbiak errepikatuko direla aurreikusi du meteorologia agentziak. Haizeak gehienbat hegoaldetik joko du, batez ere goizean. Tenperaturetan ere ez da aparteko aldaketarik egongo: 0 azpitik hasita eta 10 gradutara arte ibiliko da termometroa. Izotza egongo da puntu askotan.
Ostegunean aldaketak etorriko dira. Egunaren lehen partean bezperaren antzera ibiliko da giroa, lainotsu eta eguzkitsu; baina arratsalde partean hodeiak pilatzen joango dira, eta egunaren amaieran zerua oso hodeitsu geratuko da. Haizea ere zakartuko da, iparretik joko duelarik. Tenperaturak antzera ibiliko dira, zero azpitik eta 10 gradutara arte iritsita, izotz tarte zabalak utziz.