Gaurkoan ere lanbroarekin esnatuko dira Arabako eskualde asko, batez ere hegoaldean kokatutakoak. Ez omen dira erraz altxatuko. Gainerakoan, zeru garbiak espero dira. Hegoaldetik joko du haizeak, ez gogorregi. Izotza egiteko arriskuagatik, abisu horia mantentzen du Euskalmetek, bai gaur zein bihar. Zeru azpiko tenperaturekin hasita, 9 gradu arteko tenperaturak espero dira.
Asteazkenean giro egonkorra mantenduko da, bezperaren patroi berdina errepikatuz: lanbroak, gehienetan hegoaldean, eta zeru garbiak ondoren. Haizea ere antzera ibiliko da, baina ekialdetik ufa eginez. Ez espero berorik: galinstanoa 10 gradutara igoko da gehienez.