Goizean goiz lanbroak izango dira, baina ondoren zeru garbiak izango ditugu, hodeiren batekin zipriztinduta. Hegoaldetik joko du haizeak, ahul-bizi, bolada gogor batzuekin horretarako joera dagoen tokietan. Tenperaturak -3 eta 9 gradu artean ibiliko dira, izotza sortzeko arriskuarekin.
Asteartean antzera ibiliko da giroa. Behin lanbroa altxatuta, zerua ia-ia oskarbi geratuko da. Hegoaldeko haizea mantenduko da, arratsalderako ekialdeko osagaia har badezake ere. Tenperaturak bere horretan mantenduko dira, izotzerako tartea utzita.