Gaurkoan ere hodeiak izango ditugu gurekin, baina arratsalde parterako gutxinaka desagertzen joango dira. Prezipitazioak batez ere goizean pilatuko dira. Elur kota 500-700 metro artean kokatu du Euskalmetek. Iparraldeko haize ahul-bizia ibiliko da. Gainerakoan, hotzak izango du erabateko protagonismoa, termometroa ez baita pasako 3 graduren langatik.
Asteburuan gauzak hobetuko dira. Larunbatean, goizean goizeko lanbroa agertuko da, eta tarte hodeitsu batzuk mantenduko dira. Norabide aldakorreko haizea joko du, ez oso indartsu. Tenperatura minimoak 0 azpitik mantenduko diren arren, maximoek gora egingo dute, baina ez larregirik: 6 gradu izango dira gehienez.
Igandean, berriz, 9 gradutara hel daiteke termometroa, eta espero izatekoa da zerua oskarbi mantenduko dela, norabide aldakorreko haize ahul-biziarekin.