18 eta 35 urte artekoek bultzatutako proiektuak sustatu eta lagundu nahi ditu Gasteizko Udalak, ekonomia berdean, talentuan eta berrikuntzan oinarritutako ekimenak, eta, horretarako, Gasteiz Green Deal Youth Challenge deialdia abiarazi du; startup-ei zuzendutako nazioarteko deialdia.
Proposamen onenei 50.000 eurora arteko ekarpena egingo zaie. Halaber, hautatutako proiektuek 16 asteko azelerazio-prozesua izango dute, aholkulariek eta adituek proiektua aurrera ateratzen lagunduta. Interesdunek otsailaren 20a baino lehen aurkeztu beharko dituzte proiektuak honako orrian izenda emanda. "Talentua erakarri nahi dugu, eta berrikuntzan eta ekonomia berdean oinarritutako enpresen sorrera sustatu. Eta horregatik ireki dugu prozesu hau, Gasteiz arlo horretan erreferente izaten jarraitzeko ideiak dituzten gazteak aurkitzeko aukera izateko", azaldu du Gorka Urtaran alkateak. Aukeratutako programek Gasteiz Green Deal filosofiarekin bat etorri beharko dute, eta jarduera-eremu hauetakoren batekoak izan:
Proposamenak aurkezteko epea amaituta, horiek aztertu eta onenak aukeratuko ditu adituek osatutako epaimahaiak, eta finalista bihurtuko dira. Finalistek beren proiektuak aurkeztu beharko dituzte martxoaren 11n, Goiuri jauregian egingo den ekitaldian. Horien artetik, Udalak hamar bat startup aukeratuko ditu, eta aukera izango dute azelerazio programa honetan parte hartzeko. Lau hilabeteko ibilbidea izango da, eta proiektuek lehen mailako tutoretza (mentoring) izango dute. Onenek, gainera, 50.000 euroko laguntza eduki ahal izango dute beren negozioak abiarazteko.