Bi urteren ostean, auzolandegiak berreskuratuko ditu Setemek

Erredakzioa 2022ko urt. 20a, 12:48

Guatemala eta El Salvadorren izango dira aurtengo auzolandegiak. / Setem

Guatemalara edo El Salvadorrera bidaiatzeko aukera izango da aurten; besteak beste, landa-eremuetako errealitateak eta garapen-proiektuak ezagutuko dituzte.

Bi urteko etenaldiaren ostean, Setem Hego Haizeak matrikulazio-aldia ireki du uda honetan antolatuko dituen elkartasun-guneetan parte hartzeko. Guatemalara edo El Salvadorrera bidaiatzeko aukera emango du aurten, landa-eremuetako errealitateak eta garapen-proiektuak ezagutzeko, Setemekin lan egiten duen toki-erakunde batekin batera.

GGKEk 1992tik antolatu duen esperientzia eraldatzaile horretarako izena emateko aldia otsailaren 7an amaituko da. Elkartasun guneek sentsibilizazio esperientzia bizitzeko aukera ematen dute uztailean edo abuztuan (hilabete edo bi hilabete), taldeko prestakuntza, kontzientziazio eta trebakuntza-prozesu baten ondoren. Prestakuntza-prozesu hori bidaia bera bezain garrantzitsua da esperientzia hori bizitzerako orduan.

Prozesu horri hasiera emango zaio otsailaren 12an. Inaugurazio-jardunaldian guneak aurkeztuko dira, zalantzak argituko dira eta prestakuntza-prozesuari hasiera emango zaio. Jardunaldia Gasteizko Simone de Beauvoir elkarteen etxean izango da. Parte hartzeko, izena eman beharra dago www.factoriadevalores.eus webgunean prestatu den galdetegi baten bidez, non parte hartzeko baldintzak eta informazio guztia jaso diren.

Bidaia eraldatzaile hori zuzentzen zaie 21 urtetik gorako pertsona guztiei, elkartasunean eta lankidetzan interesa dutenei eta beste errealitate batzuk ezagutzeko irekiak daudenei. Bidaiaren helburua ez da izango proiektuetan "laguntzea edo lankidetzan aritzea", baizik eta trukea, elkarbizitza eta lankidetza ezagutzea, behatzea eta horietaz ikastea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide