EGURALDIA

Hodeiak gurekin dira

Erredakzioa 2022ko urt. 20a, 07:56

Hodeiak etorri dira, baina bihar hobetuko da giroa. NAIA G.

Gaur eta bihar zeru estaliak izango ditugu, eta euria ere egin dezake. Alabaina, ez da elurrik espero. Bihar arratsalderako, berriz, hobetuko omen du.

Zeru oso hodeitsuak iragarri dituzte gaurkorako, behe hodeiekin. Arratsalde partean bereziki prezipitazioak egongo dira. Haizeak batez ere mendebaldetik joko du, ez oso indartsu, haize boladak izan ohi diren eremuetan izan ezik. Atzoko partean 600 metrotan elurra egon zitekeela iragarri zen arren, elur kota birkalkulatu du Euskalmetek, 1.300-1.500 metro artean kokatuta. Azken orduotan 1.000 metroren langara jaitsi daitekeela iragarri dute. 1 eta 7 gradu arteko aldea espero da tenperaturetan, eta baita izotza sortzeko arriskua ere.

Ostirala ere hodeitsu esnatuko da, baina arratsaldean hodei horiek gutxinaka desagertuko dira. Gauean elur kota jaitsiko delakoan dago meteorologia agentzia, 500-700 metrotan kokatuta. Iparraldeko haize ahul-bizia joko du. Tenperaturei dagokienez, -1 eta 3 gradu artean ibiliko da termometroa, izotza sortzeko arriskua egongo delarik.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide