Araba, Bizkai eta Gipuzkoako matrikulazio kanpainarekin batera, "publikoa da bidea" ekimena jarri du martxan Ehigek, euskal eskola publikoari balioa emateko xedez.
Kanpaina kartelek eta bideo batek osatzen dute. Kartelean, bide-seinaleak imitatzen dituzten ikurrez inguratuta, marra zuzen batek bidea markatzen du leloa azpimarratzen du, Euskal Herriko ikastetxe publikoetako gurasoen elkartetik azaldu dutenez.
Bideoaren helburua Euskal Eskola Publikoak egindako lana nabarmentzea da, "euskal gizarte osoari hezkuntzarik onena eskaintzeko". Era berean, Ehigek zehaztu duenez, Euskal Eskola Publikoaren "bidea egin duten, egiten ari diren eta egingo duten pertsona guztiei" aitortza egin nahi die.