Hodei gutxi gaurkoan, lehen partean bederen. Gauerako, baina, hodeiak ugarituko dira. Haize ahula ibiliko da, ipar osagaikoa. Izotza sor daiteke ere. Tenperaturei dagokienez, azken egunetako joera berdinean mantenduko dira, -2 eta 7 gradu artean kokatuz.
Ostegunerako, hodeiak dezente ugarituko dira, eta prezipitazioak ere izan daitezke. Are gehiago, elur kota 600-800 metro artean kokatuko da. Haizea bezperan baino zertxobait indartsuagoa izango da, batez ere horretarako joera duten eskualdeetan. Izotza ere sor daiteke zenbait puntutan. Tenperaturak ez dira 6 gradutatik pasako.