Goizean goiz lanbroa izango dugu, baina ondoren atertzera egingo du. Gaurkoz bederen, zeru garbia mantenduko da, baina aldaketa dator. Gau partean hodeiak berriro nagusitzen hasiko dira. Gainerakoan, haize ahul eta aldakorra ibiliko da. Izotza egongo da, -3 eta 8 gradu arteko tenperaturak espero baitira gaurkorako.
Asteazkenean, bezperako hasierako aldaketa horiek trinkotuko dira, eta egunak aurrera egin ahala hodeiak ugariagoak izango dira. Haizea bere horretan mantenduko da, aldakor, eta tenperaturak ez dira pasako 5 graduetatik. Egoera are gehiago okertuko bide da ostegunean, euria egiteko aukera egongo baita.