EGURALDIA

Bastante eguraldi majoa, dezepzionatuko ez zaituena*

Erredakzioa 2022ko urt. 14a, 08:09

Giro hotza eta eguzkitsua mantenduko da asteburu osoan zehar. Euskalmetek abisu horia eman du, izotzagatik.

Ostirala lainoarekin hasiko da lurraldeko zenbait lekutan, baina, gainerakoan, zeru garbiak izango ditugu. Hego-osagaiko haizea ibiliko da, ahul-bizi, haizeguneetan bolada gogor batzuekin. Tenperaturak aurreko egunen antzera ibiliko dira, oso baxuak eguzkia ez dagoenean, zeru azpitik. Izotza izango da arazorik handiena. Are gehiago, horren karira Euskaltemetek abisu horia eman du datozen bi egunetarako.

Asteburuan antzeko giroa mantenduko da, hodei gehiago izango diren arren. Baina, oro har, zeru garbiak mantenduko dira, haize ahularekin batera. Tenperaturetan aldaketarik ez: zero azpitik gauean eta goizean goiz; egunean zehar termometroak ez du igaroko 8-9 graduren langa.

[* https://www.euskaltzaindia.eus/dok/plazaberri/2022/urtarrila/eguneratzea.pdf ]

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide