Goiz mugitua gaurkoa Arabako errepideetan. Izan ere, gutxienez hiru trafiko istripu jazo dira A-1 autobidean. Lehen bi istripuak Agurainen gertatu dira, ziurrenik lainoaren eraginez: lehenengoa bi ibilgailuren arteko talka bat izan da, eta ez du zauriturik eragin; bigarrenean, ordea, bi autok eta kamioi batek talka egin dute, beste istripuak eragindako auto-ilaretan. Bigarren istripuaren ondorioz, pertsona bat zauritu da eta Txagorritxu ospitalera eraman behar izan dute.
Hasiera batean, Ertzaintzak errepidea moztu du Irunerako noranzkoan, eta ibilgailuak Gasteizko hirigunera desbideratu dituzte.
Hala ere, eguerdian ibilgailu anitzeko beste istripu bat gertatu da Lopidanan. Kasu honetan, lau ibilgailuk talka egin dute euren artean, eta, horren ondorioz, bi noranzkoetan moztu dute autobidea puntu horretan; gainera, zazpi kilometroko auto-ilarak sortu dira. Ondoren, errepidea berrireki dute Madrilerako noranzkoan, eta Irunerako noranzkoan, pixkanaka, normaltasuna berreskuratzen hasi da.
#Istripua accidente múltiple en #A1 pk 364 sentido Irun. Varios turismos implicados a causa de la niebla, se movilizan 3 #SVB de @osakidetzaEJGV @GrupPau, @BomberosAraba de #Agurain y #Nanclares y @ertzaintzaEJGV. Se procede a desviar el tráfico en ese punto. pic.twitter.com/77Hs1QUoq4
— TESaraba (@TESaraba) January 13, 2022
????Errepidea itxita norantza bietan. Helikoptero lekuan.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) January 13, 2022
????Carretera cortada en ambos sentidos. Helicóptero en el lugar.
☎️011 #Trafikoa
????Errepidea irekita Madrilgo norantzan.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) January 13, 2022
????Carretera abierta sentido Madrid.
☎️011 #Trafikoa
????????????7 Km-tako #Autopilaketak. Errei bat irekita Irungo norantzan.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) January 13, 2022
????????????7 Km de retencion. Un carril abierto sentido Irun.
☎️011#Istripua #A1 #Vitoria #Gasteiz #Trafikoa
Informazioa eguneratzen ari gara.