Goizeko lanbroak igarota, ostegun garbia izango dugu, bai eta hotza ere. 00:00etan hasita eta 10:00etara, abisu horia ezarri du Euskalmetek, tenperatura baxuak eta izotza sortzeko arriskua direla eta. Gasteizen, adibidez, -4º C-ko tenperatura minimoak espero dira. Eguzkiak berotzen joan ahala, termometroa 7 gradutara helduko da gehienez. Haizea ahul-bizi ibiliko da, hegotik.
Ostiralerako, ia-ia patroi berdina errepikatuko da. Goizean, lanbroa; ondoren, zeru oskarbiak. Haizeak ere hegoaldetik joko du bereziki, eta are hotz gehiago egingo omen du. Asteburuari begira, eguzkia bai, baina bufanda jarrita marianitoa hartzeko moduko egunak izango dira.