Ana Gonzalez-Pintoren ibilbide profesionala saritu dute

Erredakzioa 2022ko urt. 12a, 12:36
Ana Gonzalez-Pinto katedraduna. NURIA GONZALEZ / EHU

Medikuntzako Errege Akademiak osasun mentalaren alorrean aritzen den zientzialariaren lana aitortu du. Psikiatriako katedraduna da Gonzalez-Pinto, eta Osakidetzaren Arabako ESIko Psikiatriako zerbitzuburua.

Espainiako Medikuntzako Errege Akademiak Obieta 2021 saria eman dio Ana Gonzalez-Pinto Arrillaga doktoreari, haren "ibilbide profesionalaren" aitortza moduan.  EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Arabako Irakaskuntza Unitateko dekanordea da Gonzalez-Pinto.

Gonzalez-Pinto profesional "polifazetikoa" dela nabarmendu du EHUk ohar batean. Iazko martxotik Psikiatriako katedraduna da, eta Osakidetzaren Arabako ESIko Psikiatriako zerbitzuburua da. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzaren Zientziako aholkularia izan da, eta Osasun Mentaleko Aholku Batzordeko idazkaria da orain.

Besteak beste, nahasmendu bipolarra, gertakari psikotikoak eta kalamuaren eragina aztertu ditu. Gaixotasun mentalaren eta jarrera suiziden prebentzioan dihardu ere. Halako gaien inguruan 600 artikulu inguru idatzi ditu, eta baita hainbat liburu ere.

Orotara, RANMEk medikuntzako profesionalen lana aitortzen duten 23 sari ematen ditu. Gonzalez-Pintok atzo jaso zuen saria, Madrilen egindako ekitaldi batean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide