EGURALDIA

Enegarrenez, argia garaile

Erredakzioa 2022ko urt. 12a, 07:41

Azken egunotako euria alde batera utzi eta zeruak garbituko dira pixkanaka. Eki jauna ikusteko moduan egongo bagara ere, ez du gehiegi berotuko. Euskal urtarrilaren komeriak.

Lanbroarekin batera esnatu da asteazken hau, eta goizean zehar ortzia estalita mantenduko da, bereziki mendebaldean. Baina egunak aurrera egin ahala zerua garbitzen joango da. Haizea iparretik, gehienetan suabe, baina hegoaldean bolada gogorren bat emateko moduan. Eguzkia ikusteko moduan bai, baina ez hartu konfiantza larregirik, hotza izango da eta. Gasteiz erreferentziatzat hartuta, 0tik 7ra mugituko da termometroen galinstanoa; edo txip elektronikoaren barruko elektroiak, jende modernoaren kasuan. Hortaz, kontuz ibili ere sor daitekeen izotzarekin.

Ostegunean zeru garbiak mantenduko dira, hodeiren batekin agian. Hegoaldeko haizea izango da nagusi, eta batez ere arratsalde partean abiadura biziagoa har dezake. Tenperaturak bere horretan mantenduko dira, bezperako tarte berdinean. Gauzak horrela, hotza sortzeko aukerak handiagoak izango dira

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide